DIASPORAREN EGUNA 2021
Urrun
Aitak landatua al da
baso hori?
Pospoloa isiotzen duen
eskua
historikoa al da?
Haizeak galdekatu zuen
eta suzko mihiek
erantzun.
Emigrantearen sua.
Belauniko
lapikoari orekan eusteko
sukaldea ama
zapia burua
gogoan zaituztet
eta gogora deitzen.
Zure etxe osteko mitxoletak
barreiaturik daude nire hodeietan.
Comentarios
Publicar un comentario